OGI EDO OPIL SUITZAR TORRADA KARAMELATUAK

Osagaiak

  • 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak
  • 15 koilarakada krema
  • 5 koilarakada almendra joa
  • Ron xorta bat
  • Arrautza gorringo bat
  • Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia

Errezeta


Lehenik nahasiko ditugu krema eta almendra hautsa, ore lodia lortu arte. Rona eta arrautza gorringoa erantsiko ditugu ondoren. Krema lodia gelditu behar zaigu. Aurrez irin-arrautzatan pasa eta frijitutako torraden gainean zabalduko dugu prestatu dugun krema hori, geruza lodi xamarra osatu arte, eta azukrea hautseztatuko dugu gainetik. Gainazala karamelu bihurtuko dugu ondoren, geruza gorri txigortua lortu arte. Karamelugaia gori-gori erabiliko dugu, edo bestela, soplete bat erabil dezakegu, karamelugairik ez badugu. Soilik edo izozki krematsu batekin zerbitzatuko ditugu torradak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?