GALEPERRAK SALTSAN

Osagaiak

  • 8 galeper, lumarik eta errairik gabe
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat Xerezko ozpin
  • Zorrotada bat brandy
  • Zorrotada bat oliba olio
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Ura
  • Koilarakada bat kakao hauts
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu galeperrak, mokoz behera. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak, piperbeltza eta ezkaia, eta isuriko ditugu olio, ozpin eta ardo zorrotadak. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe. Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, galeperrak xamur gelditu arte, hau da, 45 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori).

Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu galeperrak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak (perrexila izan ezik) potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada handi bat kakao hauts eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.

Bitan zatituko ditugu galeperrak luzeran, guraize batzuen bitartez. Galeperren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu galeperrak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?