Osagaiak
Errezeta
Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu ganbak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu ganbak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira ganbak. 2 minutu iraungo du gutxienez paderaldi bakoitzak.
Hobe dugu ganbak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Nahi izanez gero, guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu ganben gainetik.