Osagaiak
Errezeta
Gazta-krema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.
Errezeta oso ona eta interesgarria, datorren astean gure txokoan azkar egiteko bezalakoa. Gure Elkargest Twitterrean publikatu dugu guri jarraitzen diguten sozietate gastronomiko guztiek ikusi dezaten. Milesker egiten duzun lanagatik eta espero dugu errezeta gehiago ikusi ahal izatea eta zeinek jakin, noizbait gure txokoan batera presta ditzakegu.
Programa de gestión de sociedades @ 2016-10-21 10:28:15Errezeta oso ona eta interesgarria, datorren astean gure txokoan azkar egiteko bezalakoa. Gure Elkargest Twitterrean publikatu dugu guri jarraitzen diguten sozietate gastronomiko guztiek ikusi dezaten. Milesker egiten duzun lanagatik eta espero dugu errezeta gehiago ikusi ahal izatea eta zeinek jakin, noizbait gure txokoan batera presta ditzakegu.
Programa de gestión de sociedades @ 2016-10-21 10:28:25