Osagaiak
Errezeta
Hondoa prestatzeko: Gaia guztiak gopor batean nahasi eta molde baten hondoan igurtzi ahal izango dugun orea lortuko dugu. Hondoa eta paretak ore horretaz igurtzirik dauzkala, labean sartuko dugu moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, gorritu arte.
Betegarria prestatzeko: Esnegaina irakin eta gero erantsiko ditugu gelatinak (aurrez 10 minutuan edukiko ditugu uretan beratzen. Ongi xukatuko ditugu ondoren). Urtu egingo dira. Gopor batean edukiko ditugu gainerako gaiak eta haiekin nahasiko ditugu esnegaina eta gelatina. Ongi nahasi eta labean erretako tarta-hondo hotzaren barruan isuriko dugu nahastura. Giroko tenperaturan mamituko da orea. Hoztu egingo da gero. Ur pixar batekin edo, nahiago badugu, likore xorta batekin arinduko ondoren piku marmelada. Harekin estaliko dugu tarta, gainetik ongi zabalduz.