Osagaiak
Errezeta
Txikikeria iruditzen ahal zaio bakarren bati, baina bistarako zorigaitza da patatak lorez eta sustraiz beteak aurkitzea, ernatuak. Eta galera ere bada. Hori ez gertatzeko, patatak babes leku ilun eta lehorrean eduki behar ditugu, ustelarazten dituzten gauzetatik urrun, kipuletatik esaterako. Tipulak eta patatak ezin ezkon daitezkeen lagunak dira.
Patatak pausatzen ditugun tokian ona da zapi bat, egunkari papera edo horrelako zerbait jartzea. Ez dezagun pentsatu patatak betikoz direla. Poliki-poliki zahartzen dira, edertasunez, Marlene Dietrichen moduan, baina denei bezala ailegatzen zaie beren azkena. Ez da ona hiru astez edukitzea zain, frijitzeko edo egosteko edo tortilla bat egiteko.