LUISA GAZTA TARTA

Osagaiak

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • 7 arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 cm-ko diametroa duen molde altu bat

Errezeta


Hondoa egiteko: Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko: Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik. Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.



Iruzkinak

Nor da luisa ez dut esagutzen muzu bat

luisa? @ 2020-01-23 12:30:00

oso gozoa luisa! marialuisa

juanito @ 2020-01-23 12:32:10

Nik badakit nor den luisa oso jatorra da eta ere esagutzen dut juanito
8=====D

Rosamelano @ 2020-01-23 12:33:37

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?