HEGALUZE MENDREZKA ERREA TIPULA ETA PIPERMIN FRIJITUEKIN

Osagaiak

  • Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea
  • 4 tipula, zerrendatan moztua
  • Oliba olioa
  • 24 pipermin fresko
  • Perrexil pikatua
  • Gatza
  • 2 koilarakada eguzki-lore olio
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin

Errezeta


Kazola edo padera bat su ertainean jarri eta hartan maneatuko ditugu tipulinak, gatz eta oliba olio pixar batez. Erne, erre edo gehiegi gorri ez dakizkigun! Koipea xukatu eta geroko gordeko dugu tipulina. Oliba olio ugaritan frijituko ditugu ondoren piperminak. Xukatu. Eguzki-lore olioa, perrexila pikatua eta sagardo-ozpina ongi nahasiko dugu gero.

Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera batean mendrezka, su bizian, olio xorta batekin. 4 minuturen buruan, sutatik aterako dugu mendrezka, lehor ez dakigun. Gatza eman eta olio, perrexil eta ozpin nahastura garaztatuko dugu ondoren haren gainean.

Potxaturiko tipulina berotu eta salteaturiko mendrezkaren azpian jarriko dugu. Haren gainean, ordea, piper min frijitu berriak paratuko ditugu. Piperminen olioa erantsiko dugu azkenik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?