Osagaiak
Errezeta
Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu hegaluzea. Xukatu eta geroko gordeko dugu.
Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu hegaluze puskak, lehor ez daitezen. Beste pare bat minutuan edukiko ditugu hegaluze dominak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.
Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Hegaluzea behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.