Osagaiak
Errezeta
Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu berberetxoak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak. Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu berberetxoak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako berberetxoak, eta murrizten utziko dugu, erdira edo, hondoan geratu den zukua. Iragazi egingo dugu ondoren zuku hori, hondar arrasto guztiak ezabatzeko. Gorde dezagun geroko. Hutsik geratu den azala edo oskola kenduko diegu berberetxoei. Xorta bat oliba olio, kaiena muturra, baratxuri aleak eta tipulinak kazolan jarri ondoren, su ertainean edukiko ditugu gai horiek guztiak eztitzen 15 bat minutuan. Berberetxo zuku murriztua eta tomate saltsa gaineratuko ditugu ondoren. Irakiten utziko dugu guztia. Berberetxoak eta perrexil pikatua erantsiko ditugu azkenik. Gozatzen utzi pixka batean, eta zerbitzatu.
jajajjaa
a doinsk+ @ 2016-01-25 16:17:30