Osagaiak
Errezeta
Kazola batean oliba olioa isuri, tipulina eta baratxuria gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 15 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Epe horren ondoren erantsiko ditugu perretxikoak; ongi nahasi eta, padera su gainean dagoela beti ere, isuriko dugu ardoa. Lurrintzen eta gero erantsiko dugu salda edo ura, gatz pixak batez. Irakiten hasi orduko, sutatik atera eta irabiagailuan joko dugu saltsa. Iragazki fin batetik pasa eta kazola batean gordeko dugu geroko.
Irinetan igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Arraina perretxiko saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.