Osagaiak
Errezeta
Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztian edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte.
Irinetan igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, pare bat minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta, xorta bat ardo zuri erantsi ondoren, su eztian edukiko dugu une batzuetan berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.