ILAR ZOPA

Osagaiak

  • Ilar izoztuak, kilo bat
  • Haragi salda edo ura salda kontzentratuaren pastilla batekin, 1,3 litro
  • 15 koilarakada esnegain likido
  • 400 g gurin
  • Gatza

Errezeta


Salda edo ura irakiten jarri. Orduan, borborka hasten denean, gatz pixka bat eman eta ilar izoztuak sartu. Berriz borborka hasten den momentuan, 5 minutu egon dadila irakiten. Gero dena irabiagailu baten ontzian sartu, eta eragin indar bete-betean, krema xuabe eta fina lortzeko.

Berriz sutan jarri, esnegain likidoa gehitu eta berriz irakiten duenean gurina erantsi. Berriz sartuko dugu irabiagailuaren besoa; ez utzi irabiatzeari. Gatzik behar ote duen probatu eta zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?