INDIOILAR IZTERRAK PUSKATAN BARATXURI-OLIOTAN FRIJITUAK

Osagaiak

  • 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak
  • 10 baratxuri ale, pikatuak
  • Oliba olioa
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Su gainean daukagun padera batean, oliba olio ugari isuri eta baratxuri aleak murgilduko ditugu hartan, azala eta guzti. Su ertainean berotuko dugu guztia, olioak baratxurien kutsua har dezan. 5 minutu eman ondoren, sua biziagotu eta berotzen utziko dugu sua. Erre behar dutela sumatzen erretiratuko ditugu baratxuriak, gustu txarra erantsiko baitiote bestela olioari. Frijitu egingo ditugu indioilar puskak ongi txigortu arte, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Entsalada edo patata frijituekin zerbitzatuko ditugu. Oso goxoak dira allioli saltsan bustiak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?