INTXAUR SALTSA

Osagaiak

  • 250 g intxaur, zurituak
  • Litro erdia esne
  • Litro erdia esnegain urtu
  • 250 g azukre
  • Kanela, adaxka bat

Errezeta


Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak. Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik. Atera eta lau ontzitan bantuko dugu ondoren. Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.

Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduna errezetari.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?