Osagaiak
Errezeta
Kazola batean 5 koilarakada olio isuri, tipulina gaineratu, gatza eman eta sutan edukiko dugu guztia, barazkia xamur geratu arte. Tomatea eta ardoa erantsi eta su eztian gozatuko ditugu kazolako gaiak, zaporea ongi mamitu arte. Ordu erdi baten buruan iragoko dugu saltsa puregailutik (ez irabiagailurik erabili, kolore gorria galdu egingo baita bestela).
Gainerako olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Itsas aingira puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, bizpahiru minutuan. Mamitsu geratu behar dute barrutik, oso garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten. Tomate saltsan sartuko ditugu ondoren solomoak, piper erreekin batean: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.