Osagaiak
Errezeta
Bi aldeetatik emango diegu itsas oilarrei gatza. Zartagin handi batean gurina jarri eta su eztian utziko dugu berotzen. Apar zuri bat isurtzen utziko diogu gurinari, baina erne, ez dadila erre. Pixka bat gorritu eta hurren usaina ematen hasten denean dago gurina puntu-puntuan. Garrantzitsua da gazura ez erretzea, koipeak erre usain eta zapore desatseginik har ez dezan. Hondatu egingo zaigu bestela jakia.
Gurin horretan sartuko ditugu itsas oilarrak, azal ilunaren aldetik. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli “binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada“ eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi itsas oilarrekin.
Arraina egindakoan “lehenengo bi itsas oilarrei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko“, ozpina erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu itsas oilarrak.