IZOKINA ESKABETXEAN

Osagaiak

  • 800 g izokin, 3x3 cm-ko zatitan moztuta
  • 2 koilarakada gatz lodi
  • Koilarakada bat piper beltz
  • 4 erramu hosto
  • 12 adar perrexil
  • 4 adar ezkai
  • 2 koilarakada piperrauts gozo (Verakoa, ahal bada)
  • 1,2 l Oliba olio birjin
  • 600 g sagardo edo Xerezeko ozpin

Errezeta


Garrantzi handikoa da arrandegian zatitan moztea arraina. Azala kentzea ere komeni da, gomatsua eta zakarra geratzen baita eskabetxean. Arraina erre behar denean ongi geratzen da azala, baina gainerakoan hobe kentzea.

Kazola batean jarriko ditugu izokin zatiak pilatuta, ahalik eta gehienek kazolaren hondoa ukitzen dutela. Gatza, piper beltza, erramua, piperrautsa, perrexil eta ezkaia gehituko dizkiogu. Kontu handiz, eskuez maneatuko dugu dena, guztia ondo nahastuta egon arte.

Prestatu dugun arrainaren gainean, olioa eta ozpina gehitu eta su ezti-eztitan jarriko dugu, arraina kazolan itsas ez dakigun. Lehenengo irakinaldia agertzen denean, sua amatatu eta arraina bere horretan laga, zapore guztiak beregana ditzan.

Epeldutakoan, patata egosi laminatuez edo erremolatxa zatituz lagun zerbitza dezakegu. Edo, nahiago bada, uraza edo eskarola entsalada batez lagundurik, eskabetxearen saldaz atonduta.

Eskabetxeari gatzik jartzen ez badiogu, egun gehiagotan gorde dezakegu arraina hozkailuan. Aski izango da jateko orduan gatz apur bat jartzearekin. Bestalde, eskabetxearen salda berori erabil dezakegu beste arrain batzuk ere eskabetxean prestatzeko: izokin gehiago, berdela, txitxarroa



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?