Osagaiak
Errezeta
Kakiak umo egon behar dute, haien kolorea laranja bizia izango da eta ukituta ez dira bigun egongo, zaila izango baita orduan zuritzea eta zatitzea. Goxo askoak dira kaki umoak, baina bitan zatituta, buelta emanak eta koilara batez janez gero, txorten aldetik helduta, ez zikintzeko. Azalarekin geldituko gara, mamirik gabe, eta zakarretara botako dugu.
Jogurtarekin jateko, kontu handiz zurituko ditugu kakiak, tomateak entsaladarako zuritzen ditugun bezala. Atal ez oso mehetan moztu eta gopor handi batean edo txiki batzuetan zabalduko ditugu. Jogurt greziarraz estaliko ditugu gainetik. Gogoko badugu, azukreaz edo eztiaz gozatuko dugu aurrez jogurta. Zerbitzatu.