GUAKAMOLEA

Osagaiak

  • 4 abokat
  • Tipulin bat, txiki-txiki eginda
  • Tomate bat, zuritua eta dadotan moztua
  • Limoi berde baten zukua
  • Tabasko pixar bat
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Abokatak zuritu eta mamia irabiagailu baten basoan sartu. Limoi zukua, tabaskoa eta gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu abokatari. Indar bete-betean irabiatuko dugu dena, pure fin eta krematsua egiten den arte. Gopor batean utzi eta tipulina eta tomate dadoak erantsiko ditugu. Hozkailuan utziko dugu, freskatu dadin, eta ogi txigortuarekin edo "nacho"ekin jan (tortilla chips).



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?