KARDUA ENTSALADAN

Osagaiak

  • Kardu bat gordinik
  • 8 koilarakada oliba olio birjina
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Gatza

Errezeta


Kardu gorria da entsaladan jateko dagoen kardu mota. Kardu mota hau lantzeko, laborariak lurrez estaltzen du landarea eta, beraz, orri-mamiak egosi egiten dira lurraren barruan. Ez da horrela kardua izozteko arriskurik, eta bikainak dira halatan gisatzeko edo gordinik jateko.

Hostoen ertzak erretiratu eta bihotza baino ez dugu baliatuko, arra eta erdi oinarritik. Orri-mamiak askatu eta labana zorrotz batez kenduko diegu estaltzen dituen mintza. Ziztada bat egin, mamia erabat zatitu gabe, eta eskuz behartu ondoren azalduko zaizkigu erretiratu beharreko hariak. Orri-mami guztiak garbituko ditugu. 2 cm-ko luzerako zatiak egingo ditugu ondoren. Hirutan zatituko ditugu berriro, luzeran oraingoan, eta ziztada bat egin diegu puska hauei, luzeran oraingoan ere, zatitu gabe ordea. Karduak garbituz joan ahala irauliko ditugu puskak izotz-urez betetako pertz handi batean, kardu puskak bihurrika daitezen. Kurruskari geratuko zaizkigu horrela.

Kardu zati guztiak uretara irauli eta gero sartuko dugu pertza hozkailuan. Ordubete inguruan edukiko dugu han. Xukatu eta zatar batean lehortuko dugu kardua ondoren.

Ozpin-olio bat maneatuko dugu gai guztiekin. Katilu batean nahasi ondoren, karduaren gainean isuriko dugu entsalada-ontzian. Nahasi eta ordu erdian utziko dugu dena pausatzen, ongi busti dadin. Mahairako prest egongo da orduan kardu entsalada.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?