LEGATZ EGOSIA BARAZKI ETA OLIBA OLIO BIRJINAREKIN

Osagaiak

  • 4 legatz tronkotx edo domina eder, azalarekin, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe.
  • 2 tipulin, zurituak
  • 4 porro txiki garbi
  • 4 patata ertain
  • 4 azenario, zurituak
  • 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak
  • Erramu freskoa, hosto bat
  • Iltze usaintsu bat
  • Baso erdia ardo zuri
  • Limoi azal txiki bat
  • Perrexila, hosto txiki batzuk
  • 8 koilarakada oliba olio birjina
  • Limoi baten zukua
  • Ura eta gatz larria
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kazola zabal batean ur ugari isuri eta hartan jarriko ditugu gatz larria, tipulina, porrua, patatak, azenarioak, lekak, erramua, iltzea, ardo zuria, limoi azala eta perrexila. Su bizian jarri eta bor-bor irakitan hasi ondoren, 15 minutuan edukiko ditugu barazki guztiak egosten, salda bat egin beharko bagenu bezala. Barazki guztiak egingo dira epe honetan, eta baten bat oraindik ez bada behar bezala xamurtu, beste minutu gutxi batzuetan utziko dugu egosten, eginda daudenak erretiratu eta gero. Ura eta gai lurrintsuak baizik ez dugu kazolan utziko. Salda eskasten hasten bada, ur gehiago erants dezagun.

Sua guztiz apaldu eta legatza kazolaratuko dugu ondoren. Ongi estal dezala saldak. Urak ez du borborka hasi behar, arraina hauts ez dadin, eta horrela edukiko dugu legatza 15 bat minutuan, berotasun handian baina irakin gabe. Arrainaren egoste-puntuaz arduratuko gara, lehor ez dakigun.

Xukatu eta, hezurrak kendu eta gatz larria eman ondoren, limoiz zukuaz eta oliba-olio birjinaz eginiko limoi-olioaz garaztatuko ditugu legatz tronkotxak.

Begi-bistakoa denez, ezer bota aurretik, edan egingo dugu legatza egosi den salda, gosaritarako bada ere (primerakoa da!), edo izozturik gordeko dugu, arrain zopa egiten dugunean erabiltzeko.



Iruzkinak

UNA PUTA MIERDA

TRGJ @ 2015-10-13 14:35:49

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?