LEGATZ IRIN-ARRAUTZEZTATUA PIPERREKIN

Osagaiak

  • 4 legatz puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • 6 pipermorro gorri
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Osorik erreko ditugu piperrak labean, 200º-ko tenperaturan, ongi egin arte eta lehortu gabe. 25 bat minutu beharko dute labean, eta bueltaka erabiliko ditugu, alde guztietatik egoki erre daitezen. Epe horren ostean, erretilu batean utziko ditugu epeltzen. Erre gabe maneatzeko moduan daudenean zurituko ditugu, eta zurtoina eta haziak ere kenduko dizkiegu. Zerrenda sendotan moztuko ditugu eskuz, eta erretiluan paratuko ditugu ondoren. 3 koilarakada olio erabiliko ditugu igurzteko. Geroko gordeko ditugu ondoren.

Gatza emango diegu legatz puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu legatz puskak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, minutu batez frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

Olioz maneaturiko piper erreekin (epel nahiz bero, nahiago dugun bezala) aurkeztuko dugu arrain irin-arrautzeztatua



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?