LEKA ENTSALADA

Osagaiak

  •  Lekak, kilo bat
  • Urdaiazpikoa (iberikoa bada hobe), bi xerra eder zerrendatan
  • Oliba beltzak, hezurgabetu eta eskuz zatituak, 2 eskutada
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Sagardo-ozpina, 2 koilarakada
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Gatza

Errezeta


Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Egosi uretan, gatzarekin, estali gabe, 7-8 minutuz. Ura kendu eta ur izoztu gazituan freskatu; horretarako, uretan izotz koxkorrak jarri lehenago. Horrela freskatu eta beren kolore berde bizia gordeko dute. Ura kendu eta gopor batean utzi geroko.

Bitartean, ozpin saltsa bat prestatu, ozpin, gatz, oliba eta baratxuriarekin, sardexkaren hortzekin eraginez. Urdaiazpikoa gehitu lekei eta ozpin saltsa gainera botatakoan kulunkatu pixka bat.

Epela ere jan daiteke, lekak egositakoan ur izoztuan sartu gabe, alegia. Epeltzen utzi eta gobernatu orduan. Patata egosi xerratu batzuk gehituz gero, amigdalitisa ere kenduko zaigu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?