Osagaiak
Errezeta
Gopor batean, hagaxkez ongi joko ditugu arrautzak, azukrea, esnegaina eta gatz pixarra, krema zurixka eta lodia lortu arte. Orduan erantsiko ditugu, euri moduan, eta eragiteari utzi gabe pikorrik sor ez dadin, irina, legamia, limoi birrindura eta azkenean gurin urtua. Ongi nahasi, eta molde batean sartuko dugu orea, moldean gurina igurtzi eta irin pixar bat erantsi ondoan. Labean sartuko dugu ondoren, 180º-ko tenperaturan, 50 bat minutuan. Azala gorriegi jartzen ari dela ikusten badugu, estaliko dugu aluminio-paperez, gehiegi txigortu ez dadin.