LIMOI KREMA

Osagaiak

  • 16 koilarakada limoi zuku
  • 4 arrautza
  • 4 limoiren birrindura
  • 220 g azukre
  • 400 g gurin

Errezeta


Gopor batean limoi birrindurak eta azukrea nahasiko ditugu lehenik, eta erantsiko ditugu limoi zukua eta bi arrautza. Ongi joko dugu guztia ondoren. Goporra Maria bainuan ipini, eta segituko dugu nahasten, oraingoan zurezko espatula edo zali batez, nahastura loditu eta krema fin-fina lortu arte. Orduan, kazola sutatik atera, eta irabiagailu baten ontzian isuriko digu nahastura, edo bestela, irabiagailuaren besoa sartuko dugu zuzenean kazolan eta erantsiko dugu gurina, puska txikietan, indar betean beti ere, gurin guztia erantsi arte, 2 bat minutuan.

Horren ostean gopor txikietan edo portzelanazko poteetan isuriko dugu krema, eta pausatzen utziko dugu, giroko tenperaturan, ongi mamitu dadin arte. Hotz jan dezakegu krema, edo bestela, berriro ere jo eta krema balitz bezala erabil dezakegu xuxuak edo kruxpetak betetzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?