Osagaiak
Errezeta
Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez estalitako labe-erretilu batean ipini eta labean sartuko ditugu, 200º-ko tenperaturan, ahatearen azalak txigor kolore gorrixka hartu duela ikusi arte. Aluminio-paperak ez dio koipeari, labe-erretilu beroa ukitzerakoan, ke gehiegirik ateratzen utziko (horrez gainera, ez dugu horrenbeste denbora eman beharko erretilua garbitzen). Ahatearen koipea gorde ahal izango dugu beste batean patata batzuk frijitzeko.
Ahate izterrak gozaturik daude dagoeneko, pote barruan su eztian konfitatuak hain zuzen ere, eta egina dugu dagoeneko jateko egin behar zen guztia: azala gorritu. Salteaturiko mahatsarekin jango ditugu ahate izter txigortuak (gatza ere eman ahal izango diegu, baina oso gutxi). Hona hemen mahatsa nola prestatu. Aletu eta garbitu egingo dugu mahats guztia. Padera zabal bat su gainean daukagula, karamelatzen jarriko dugu azukrea. Mutur gurina erantsiko dugu ondoren, karamelua urtu dadin. Su eztian egingo dugu hau guztian. Ondoren, sua bizitu eta mahats aleak gaineratuko ditugu: bizkor eragingo diegu etengabe, hausteko arriskurik gabe bero daitezen. Aski izango da minutu bat horretarako. Haragiarekin batean zerbitzatuko dugu mahatsa.