Osagaiak
Errezeta
Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.
Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, marrubi freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria. Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.