MARRUBIAK GARBITZEKO ERA

Beharrezkoak

  • ur xorrotada bat

Errezeta


Marrubiak garbitzea lanbide polita da, baina gutxi direnean. Sasoiko dauden ala ez jakiteko, erreparatu zuztar edo txorten berdea fresko ote dagoen, ez dadila zimeldua egon, hori da seinalea. Eta, jakina, marrubiak ez daitezela mailatuak egon, ez dadila egon zomorroen hozkadarik edo zati ustelik edo zulorik.

Ez dira uretan murgildu behar. Aski da ur xorrotadaren azpian jartzea, txortena kendu gabe, ito gabe, bestela bigundu egiten baitira. Garbitu eta gero, txortena kendu, handiak badira puskatu eta gozatzeko prestatuak utzi, azukrearekin, laranja zukuarekin edo nahi dugunarekin. Erraza, ezta?



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?