MASUSTA , LIMOI ETA EZTI JELEA

Osagaiak

  • 1,8 kg masusta
  • 200 g azukre + 100 g azukre
  • 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur
  • Limoi baten zukua
  • 2 limoi
  • 100 g ezti

Errezeta


Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze giderdun batean jarriko ditugu irakiten, 20 koilarakada urekin. Tapatu eta 15 bat minutuan edukiko ditugu su eztian egosten. Txano edo iragazki mehe batetik pasatuko dugu nahastura hau. Beste behin iragaziko dugu lortutako isurkaria, harizko oihal leun, busti eta xukatu batez hornituriko iragazki mehe batean (errazago igaroko zukua, oihala busti eta xukatzen badugu).

Garbitu, lehortu eta moztu egingo ditugu limoiak, xerra oso mehetan, eta xerra meheak 8 zatitan. Beste eltze giderdun batean ipiniko ditugu limoi zatiak, 100 g azukre, 10 koilarakada ur eta limoi baten zukuarekin. Irakin lasaian edukiko ditugu 10 bat minutuan, limoi xerrak gardendu arte. Masusta zukua erantsiko dugu orduan, 200 gramo azukre eta eztiarekin. 10 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Behar bezain bestetan kenduko dugu aparra egoste-zukuaren gainetik. 10 minuturen buruan aterako dugu eltzea sutatik. Estali eta bere horretan utziko dugu hozten. Potetan banatuko dugu ondoren jelea.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?