MASUSTAK LARANJA ZUKU ETA PORTOREKIN

Osagaiak

  • 500 g masusta, txortenik gabe
  • 2 koilarakada azukre beltz
  • Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria
  • Zorrotada on bat porto
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Garbitu eta gopor handi batean ipiniko ditugu masustak. Haien gainetik zabalduko dugu azukre beltza. Minutua batzuetan edukiko ditugu hozkailuan, freska daitezen. Jaterakoan, laranja zuku hotz batez garaztatuko ditugu eta platerean, zerbitzatu eta gero, zorrotada on bat porto isuriko dugu haien gainetik. Nahasi eta barrura!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?