MERLENKA GANBA ETA TXIRLEKIN

Osagaiak

  • 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak
  • Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • 1/2 kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta


Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu merlenka solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen.

Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik. Perrexil xehatua erantsi eta merlenka solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!



Iruzkinak

gzALuf http://www.FyLitCl7Pf7ojQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

oPCmJfYeV @ 2016-12-27 18:57:51

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?