Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta kazola apal eta zabal batean ipiniko ditugu merlenka hegalak, azala gora. Gainean isuriko dugu oliba olioa, eta baratxuri pikatua erantsi. Su ezti-eztian jarriko dugu kazola, mantso bero dadin. Hara eta hona eragingo diogu ondoren. 4 bat minutuan iraungo dugu lan honetan.
Gelatina isurtzen hasi orduko (olioa nahasten hasia izango da), erantsiko dugu ardo zuria. Eragin eta eragin segituko dugu guk betiere, su ezti-eztian. Hegalak irauli eta xorta bat arrain salda edo ur erantsiko dugu. Hegalen izaera eta freskuraren arabera lodituko zaigu saltsa. Koipetsu behar du saltsak baina fina aldi berean, loditasun puntua ageri behar du, baina zeharo trinkotu gabe. Bukaeran, patata-xerrak erantsi eta astindu on xamar bat emango diogu kazolari. Perrexil pikatua gainetik hautseztatu eta zerbitzatuko ditugu merlenka hegalak.
Jakia maneatzen hasi aurretik, irinetan pasa ahal izango ditugu, nahi izanez gero, arrain puskak. Errazago lodituko da saltsa. Norberak hauta dezala gogokoen duen modua.