Osagaiak
Errezeta
Garbitu, bizarrak moztu eta hezurrak kenduko dizkiegu kokotxei. Irin-arrautzatan pasatu baino minutu batzuk lehenago emango diegu gatza. Olio ugari isuri eta baratxuriak osorik ipini ondoren, su ezti-eztian jarriko dugu padera bat, olioak baratxurien kutsua har dezan. Sua biziagotuko dugu minutu batzuen ostean.
Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Banan-banan igurtziko ditugu kokotxak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Iraulka erabiliko ditugu, bizkor, segundo gutxi batzuetan frijituz (gehixeago handiak badira) alde bakoitzetik, eta xukatu egingo ditugu berehala.
Frijitzen ari garen ahalean olioa eskasten ari dela konturatzen bagara, gehiago erants dezagun, hasierako neurrian utzi arte. Oparo jokatu beharra dago arrautza joarekin. Soberan geratzen bazaigu, egundainoko arrautzopila egin ahal izango dugu frijituaren kondarrekin, olioa erretiratu eta gero.