MERO ERREA TXIRLEKIN

Osagaiak

  • Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe
  • Baso erdia ardo zuri
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xaflatan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu meroa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartuko dugu, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro meroa, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, meroa ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa. Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera gaineratuko ditugu txirlak mero solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan



Iruzkinak

gtR4FC http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

MlwAaxhNZo @ 2016-02-08 12:13:46

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?