MERO KOKOTEA LABEAN

Osagaiak

  • 2 mero kokote ertain, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari).
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu kokoteak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartuko ditugu, eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro kokoteak, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, kokoteak ia erre direnean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo diren kokoteen gainean. Mahaira beldurrik gabe!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?