Osagaiak
Errezeta
Mero solomoak gazitu, bi aldeetatik, eta oliba olio tanta batzuk botatako zartagin batean txigortu solomoak su bizi-bizian, 4 bat minutuz. Gehiegi lehortu baino lehenago aterako ditugu.
Zartagina garbitu eta bertan olioa berotu. Olio horretan, zipriztindu gabe, sagardo-ozpina gehituko dugu eta segundo batzuetan irakiten utziko dugu. Gero perrexil txikitua erantsi eta nahastura horrekin busti mero solomoak.