MERTXIKA ALMIBARREAN

Osagaiak

  • 10 mertxika
  • 1,5 l ur
  • 750 g azukre
  • Bainila leka bat, bitan irekia eta alerik gabe
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kazola zabal batean (estu sartuko dira hartan mertxikak) ura jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko sartuko ditugu mertxikak, osorik. 30 segundotan edukiko ditugu uretan. Haien ostean, xukatu eta hozten utziko ditugu, maneatu ahal izateko. Eskuez heltzeko moduan daudenean zurituko ditugu, kontu handiz, labana txiki zorrotz batez.

Mertxikak egosi diren kazola berean, litro eta erdi ur eta azukrea ipiniko ditugu, bainila lekarekin batean. Su eztian jarri eta borborka hasi denetik beste 5 minutuan edukiko dugu almibarra irakiten. Haien ostean, mertxika zurituak kazolaratuko ditugu: 10 bat minutuan edukiko ditugu alde bakoitzetik. Almibar horretan berean utziko ditugu hozten, xukatu gabe, tenperatura horretan guztiz egin daitezen.

Hoztu ondoren, bitan zatitu eta hezurra kenduko diegu melokotoiei. Almibarrean sartuko ditugu berriro, jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?