MERTXIKA MELBA ERAN

Osagaiak

  • Mertxika bat almibarrean, bitan zatitua
  • Bainila izozkia
  • Mugurdi saltsa

Errezeta


Mahai azkenetarako kristalezko kopa baten hondoan, almibarrean onduriko mertxika erdi bat ipiniko dugu, alde laua gora begira. Oparo beteko dugu ondoren bainila izozki krematsu batez. Mertxikaren beste erdiaz estaliko dugu ondoren, alde biribila gora, eta ongi estutuz, izozkiari ongi itsasteko. Mugurdi saltsaz estali eta hotza zerbitzatuko dugu kopa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?