Osagaiak
Errezeta
Mertxikak zurituko ditugu lehenik. Irakiten ipiniko dugu moskatela, ura, azukrea, laranja eta limoi azalak eta bainila adaxka, ireki eta aletua, erantsi ondoan. Horren ostean, erantsiko ditugu mertxikak, zurituak, eta egosten ipiniko ditugu sutan, 25 bat minutuan.
Sutatik atera, eta erantsiko ditugu limoi eta laranja zukuak, eta hozten utziko dugu zopa, giroko tenperatura har dezan arte. Hozkailuan sartuko dugu ondoren. Katilu edo gopor batean zerbitzatuko dugu mertxika egosi hotza, eta egostean ateratako zukua isuriko dugu gainetik, hura ere hotza. Limoizko izozkiarekin jaten badugu bikaina egongo da benetan. Justu mertxika zopa sutatik ateratzean, erantsi dezakegu eskukada bat menda-belar, berbena-belar edo albahaka fresko. Infusio gisa berotan uzten baditugu, zapore izugarri gozoa emango diote zopari.