MIHIARRAINA PLANTXAN

Osagaiak

  • 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu mihiarrainak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen. Behar izanez gero, labean edukiko ditugu minutu batzuetan, 160º-tan, solomoak erdiko hezurretik erraz bereizten direla ikusi arte.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu mihiarrainak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?