ABAKANDO ENTSALADA

Osagaiak

  • 2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak
  • 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 6 koilarakada oliba olio birjina
  • 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin
  • Saltsa arrosa
  • Tipulin-belarra, pikatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Zuritu egingo ditugu mixerak, isatsak pintzaren bi junturak eta pintza “barruko hezur gogorra gabe“ agerian utzirik, eta papurtuko dugu, halaber, buruko mami guztia, haiekin batera jarririk koralak, koloretsuak eta zapore handikoak.

Entsalada-ontzi batean ipiniko dugu eskarola. Bestalde, katilu batean nahasiko ditugu limoi zukua edo Xerez ozpina, gatza, oliba olioa eta baratxuri ale xehatuak. Eskarolaren gainera irauli eta, gai guztiak biraka erabili ondoren erantsiko ditugu misera eta koral puska txikiak. Isatsak egosi ostean lorturiko domina lodiak gainean hedatu eta gero hautseztatuko dugu tipulin-belarra.

Saltsa arrosa aurkeztuko dugu ondoan, norberak nahi bezalako nahasteak egin ditzan platerean.



Iruzkinak

zMdxY2 http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

JsUlrvyPxIDRzSlzl @ 2015-04-30 02:48:31

72Yvwc http://www.FyLitCl7Pf7kjQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

NiMXElvcj @ 2016-01-31 11:03:10

BUCHQk http://www.LnAJ7K8QSpkiStk3sLL0hQP6MO2wQ8gO.com

ddtiCBKorviLelndNy @ 2017-04-01 00:06:15

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?