ABAKANDOA ERRETA

Osagaiak

  • 4 abakando edo misera, 650 bat g bakoitzak
  • Oliba olioa
  • Gurina
  • Gatza eta ura
*4

Errezeta


Kazola zabal batean ura eta gatza ugari jarriko dugu, su bizian. Irakiten hasi orduko, 10 segundoz barneratuko ditugu miserak (abakandoak eta kalamartzak ere deitzen zaie), hil eta barruko zukuei eutsi diezaieten. Xukatu egingo ditugu ondoren. Bitan zatituko ditugu miserak luzera guztian, labana zorrotz batez. Mailu batez hautsiko dugu ondoren pintzak biltzen dituen oskola eta kendu egingo dugu, era berean, buruaren eta hestearen artean hedatzen den kartilago-mintza. Erdi guztiei gatza eman eta jakiak itsasten ez diren padera batean edo plantxa batean erreko ditugu, haragiaren aldetik, su eztian eta oliba olio hari batez lagundurik.

Labean erreko dugu misera azken minutuetan, 190º-ko tenperaturan. Horretarako, labe-erretilu batean antolatuko ditugu misera erdiak, gainean gurin zatiak dituztela. Plantxan eduki eta gero, 3 bat minutuan edukiko dugu misera labean ( 3 minutu dagozkio 500-600 g-ko pieza bati).

Hona hemen lagungarri gisa aurkez dezakegun hornidura: gatzetan onduriko antxoa bat hainbat koilarakada oliba olio birjina eta ziaperekin irabiagailuaren ontzian xehatua. Mundiala!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?