MUGURDI CLAFOUTIS PASTELA

Osagaiak

  • 250 g mugurdi
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Mugurdiekin eginiko edari biziren bat, koilarakada bete

Errezeta


Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.

Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, mugurdi freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria.

Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?