MUGURDI SALTEATUAK BAINILA IZOZKIAREKIN

Osagaiak

  • 500 g mugurdi, txortena kenduta
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi ur tanta batzuk
  • Bainila izozkia

Errezeta


Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu behar du, baina erre gabe betiere. Une horretan, gurina gehitu, sua bizitu eta mugurdiak sartu. Salteatu daitezela. Ez eragiteari utzi melenga itxura hartzen duen arte, mugurdiak geruza fin distiratsu batez estali arte. 20 bat segundo beharko dira, su aski bizian. Zartaginetik atera aurretik, zuku tantak botako dizkiegu. Gero mugurdiak zenbait plateretan banatu. Haien gainean bainila izozki bat jarriko dugu, urtzen denean saltsarena egingo baitu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?