MUGURDIAK GARBITZEKO ERA

Osagaiak

    Errezeta


    Hau da hau kontraesana! Errezeta burugabea da hau, mugurdiak ez baitira garbitu behar. Uler ezazu. Mugurdiak bildu eta berehalaxe jan behar dira, hozkailuan sartuz gero hondatu egiten baitira, segituan galtzen dira. Txortena badu, kendu, beste lanik ez dago; hondarren bat edo hostoren bat kendu eta listo, platerera. Mugurdiak zimeldu edo bigundu badira, beratz edo ilun baldin badaude, haiekin pure bat egitea dugu hoberena, saltsa bat. Eta gero haiekin edari gasduna egin, jogurt batekin nahasi edo irabiatu freskagarri bat prestatu.

    Kontuz, bada, hozkailuko tenperaturarekin. Hotzegi baldin badago, galdu egiten dira. Bestela esanda: mugurdiak gizon-emakumeak bezain ahul eta galkorrak dira. Tentuz eta kontuz erabili, astindu handirik gabe.



    Zer iruditu? Ondo atera zaizu?