Osagaiak
Errezeta
Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak.
Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak, eta eltze batera iragaziko dugu ondoren kazolan gelditu den salda, su eztian erdira-edo murriztu dadin. Gurina hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana eta dadotan moztua, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, saltsa lodi krematsu bat lortu arte. Perrexila hautseztatu dugu ondoren haren gainetik. Muskuiluak epel egongo dira oraindik; azala edo oskola kendu eta haien gainean hedatuko dugu saltsa. Berehala zerbitzatu.