Osagaiak
Errezeta
Zabal hedatuko ditugu muskuiluak erretilu batean edo bitan. Oskolik gabe ere gatzozpindu ahal izango ditugu, solterik, baina ozpin-olioa oskolean geratuta du jaki honek benetako grazia: muskuiluari ertz batetik oratu eta zauk!, barrura.
Gai guztiak nahasiko ditugu, ozpin, gatz eta piperbeltzetik hasita. Ongi nahasi eta saltsa horretaz bustiko ditugu muskuiluak.
Guraize batzuez moztu ahal izango dugu perrexila. Guri dagokigunez, zati finak baino nahiago ditugu puska trauskilak. Mamitsuago geratzen dira jakiak.