Osagaiak
Errezeta
Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak.
Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak, eta eltze batera iragaziko dugu ondoren kazolan gelditu den salda, su eztian erdira-edo murriztu dadin. Iragazi eta geroko gordeko dugu zuku hori.Hutsik geraturiko oskola kenduko diegu ondoren muskuiluei.
Xorta bat oliba olio, kaiena muturra, baratxuri aleak eta tipulinak kazolan jarri ondoren, su ertainean edukiko ditugu gai horiek guztiak eztitzen 15 bat minutuan. Muskuilu zuku murriztua eta tomate saltsa gaineratuko ditugu ondoren. Irakiten utziko dugu guztia. Muskuiluak eta perrexil pikatua erantsiko ditugu azkenik. Gozatzen utzi pixka batean, eta zerbitzatu.