Osagaiak
Errezeta
Ur hotzean ogi lehorra busti eta gero gero xukatu egingo dugu. Irabiagailuaren ontzian sartuko dugu gero. Erantsi almendrak, baratxuriak eta ozpina eta indar betean irabiatuko dugu dena, nahastura fin-fina eta bat egina geldi dadin, ongi joa.
Pixkana-pixkana, irabiatzeari utzi gabe, oliba olioa gehitu, maionesa egin behar bagenu bezala. Saltsa loditu denean, ur izoztua bota gutxika-gutxika, zopa mehea dela ikusten dugun arte. Gatz puntu egokia eman eta oso hotz zerbitzatu. Txapela jasotzeko modukoa izango da mahats beltzeko ale batzuk edo kaki edo mizpira ale batzuk jartzen badizkiogu.